Erakundeak

DISONANCIAS-ek erakunde mota zabalarekin egiten du lan, tamaina bat edo beste izan, edo jarduera-eremu bat izan edo beste, eta parte-hartze aukera ezberdinak ematen ditugu, beharren arabera.
Zein erakunde motarengana jotzen dugun
- Enpresak/Fundazioak
- Ezagutza-zentroak (Oinarrizko edo aplikatutako ikerketa zentroak, Unibertsitateak, etb.)
- Erakunde Publikoak edo izaera sozialekoak
Partehartze aukerak
A aukera
Artista batekin elkarlanean ikerketa-proiektu bat garatzea pruduktu, zerbitzu eta prozesuan berritzeko
- Abiapuntua enpresak definitutako proiektu bat da.
- Enpresaren parte-hartze maila: altua.
- 9 hilabetetako elkar-ikerketak, batez ere I+G+b-ko unitate/arduradunekin.
- Artista erlazionalekin lana, teknologia berrietara loturikoak, eta/edo diziplina mugakideetatik datozenak (arkitektura, diseinua, komunikazioa).
- Emaitzak prototipo modura.
Kasu praktikoak
B aukera
Arte-proiektu batean parte hartzea espazio berriak eta joerak aztertzeko.
- Abiapuntua artistak egindako proposamen bat da, enpresaren prozesu, material, produktu edo teknologin lotutakoaren
- parte-hartze maila: baxua kontzeptualizazioan, eta erdibaxua egitean (proiektuaren arabera).
- Artistak/artista-taldeak moduren batean erakundea tartean sartzen du bere bitartekoak erabiliz (ekipamenduak, materialak, produktuak/zerbitzuak) edo bere langileak mobilizatuz.
- Emaitzak proiektu artistiko modura; emaitzak irudikapen objektuala badu erakundeak erosteko lehentasuna dauka.
Kasu praktikoak
C aukera
Erakundeetan aldaketa kulturalak sartzeko jarduerak
- Enpresaren parte-hartze maila: ertaina.
- Era guztietako diziplinetatik (ikus-arteak, arte eszenikoak, musika, literatura, etb) etorritako artistek erakundeko edozein sailetan egindako ekintza zehatzak (10 eta 80 ordu bitartean).
- Emaitzak elkartze moduan eta jarduera parte-hartzaile moduan, honakoekin zerikusia duten aldaketak sartzeko: sormena, lan-metodologiak, barne-komunikazioa, lan-osasuna eta lan-segurtasuna, etb.
Kasu praktikoak