
Lan-dinamika eta inguru berrien bilaketa. Zuzendaritzaren babespean dago ideia berriak, egitura aldaketak eta pertsonen arteko kolaborazioa bultzatu eta enpresa dinamizatzen lagundu eta enpresa lehiakorragoa egingo duten jarduerak sartu ahal izateko.
Telefónica I+D telekomunikazioen eta alor horretako eskaera sozialen eboluzioaren inguruko ikerketa eta garapenera dedikatzen da.
Konpainia honek zeharkako posizioa betetzen duTelefónica korporazioaren barruan, eta osatzen duten enpresei ematen die zerbitzua. Urtero 1500 proiektutik gora garatzen dira berrikuntzan oinarriturik Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia alorrean.
Bartzelonan kokatutako Internet, Multimedia eta Eleaniztasun Unitatearen diziplina anitzeko taldeak parte hartuko du proiektuan.
2000. urteaz geroztik, Carme Romerok bideojoko esperimentalen diseinu eta sormenaren jarduera artistikoaz gain, produkzio artistikoen kudeaketa ere egiten dihardu Hangar ikus-arteen produkzio-zentroan.
Bere jokoetan masen fenomeno oldartsuak simulatzen ditu, hala nola, kontsumoa eta banakako subjektibitasunen eraikuntzan dituen eraginak, modu horretan esperimentuak sortuz.
Bere lanak jarrera parodikoa du, lotsagabea eta kritikoa, umore grafikoarena ia, egungo fenomeno sozialekiko eta bideojokoen unibertsoarekiko fenomeno kultural gisa.
Bere proiektuen artean nabarmentzen da Shoplifting 2, merkatal gune batean gertatzen den jokoa, eta zalantzan jartzen du kontsumo-sistema.